-
Saxofoi-jole gazteentzako "3. HAMAIKASAX lehiaketa" Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolan ospatuko da, 2024ko otsailaren 24 eta 25ean.
-
Izena emateko epea 2023ko abenduaren 22an bukatuko da, edo plazak betetzen diren momentuan.
-
Hiru maila ezberdin izango dira lehiaketan:
- 16 urtera arteko musikariei zuzendua (2008an jaiotakoak barne)
- 10 lehiakide izango dira orotara
- Bi fase egongo dira, kanporaketa eta finala
- Epaimahaiak erabakiko du finalera pasako den lehiakide kopurua
- Kanporaketan, obra libre bat jo beharko da.
- Finalean, kanporaketarako aukeratutako obra eta Jagoba Astiazaran konpositoreak lehiaketarako espreski idatzitako "Ene Eki" obra jo beharko dira. Azken lan hau, behin izen-ematea eginda dagoenean bidaliko zaio partehartzaile bakoitzari
A MAILA
- 14 urtera arteko musikariei zuzendua, 2010ean jaioak barne
- 10 lehiakide izango dira orotara.
- Bi fase egongo dira, kanporaketa eta finala
- Epaimahaiak erabakiko du finalera pasako den lehiakide kopurua
- Kanporaketan, obra libre bat jo beharko da.
- Finalean, “Dance du sax” (Gilles Martin – Ed.: Billaudot) obra jo beharko da
B MAILA
- 12 urtera arteko musikariei zuzendua, 2012an jaioak barne
- Plaza mugagabeak izango dira.
- Fase bakarra gongo da
- “Kansax City” (Jérôme Naulais – Ed.: Billaudot) obra jo beharko da
C MAILA
-
Fase ezberdinen eta sari banaketaren ordutegiak aurrerago zehaztuko dira, izen ematea bukatutakoan.
-
Lehiakideei behar besteko aurrerapenarekin emango zaie ordutegi horien zein beste edozein arloren inguruko berri.
-
Lehiakideek beraiek ekarritako piano-jotzaile batekin jotzeko aukera izango dute. Hala ere, antolakuntzak piano-jotzaile laguntzaileak jarriko ditu. Lehiakideek antolakuntzak jarritako piano-jotzailearekin 15 minutuko entsaio bat egiteko aukera izango dute, ostiralean, otsailaren 2an. Antolakuntzak jarritako piano-jotzailearekin jo ahal izateko 30 €ko gehigarria ordaindu beharko da izen-ematean.
-
Lehiaketa bukatutakoan lehiakede bakoitzak epai-mahaiko kideekin solalasdi bat izateko aukera izango du.